Ekonomia -

OSAGAI FALTA

Mercedesek Gasteizen duen lantegian astelehenetik ostiralera egingo dute lan datorren astean

Bestalde, zuzendaritzak erabaki du apirilean hiru larunbatetan lan egitea, galdutako ekoizpena errekuperatze aldera; hilaren 9an, 23an eta 30ean.

Mercedes
Mercedes
Mercedes

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian aste osoan egingo dute lan berriro datorren astean, osagai faltak eraginda, aurreko hiru asteetan ekoizpena etenda egon ondotik.

Enpresako zuzendaritzak ostegun honetan langileei iragarri dienez, momentuz, astelehenetik ostiralera hiru txandak arituko dira lanean. Txip eroaleen faltagatik astelehenean ez da lanik egin lantegian, eta arrazoi bera dela medio, aurreko bi asteetan ere bi egunetan eten behar izan dute ekoizpena.

Bestalde, lantegiko zuzendaritzak duela egun gutxi erabaki duenez, apirilean hiru larunbatetan egingo dute lan; hilaren 9an, 23an eta 30ean. Horrela, galdutako ekoizpena berreskuratuko dute. Hala ere, piezen hornidurari buruz dagoen ziurgabetasuna dela eta, apirileko lehen larunbat honetan ez da lanik egingo.

Erdieroaleen hornidurarik ezak ekoizpenean hainbat geldialdi eragin zizkion iaz Euskadiko enpresa handienari. Geldialdi garrantzitsuena urte amaieran izan zen, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak Mercedes-Benz Gasteiz Industria Automobilgintzari buruzko albisteak Enpresak