Ekonomia -

Food 4 Future

BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 17tik 19ra

"The Foodtech Revolution" lelopean, bigarren edizioak 283 erakusketari hartuko ditu, eta nazioarteko 386 adituk Food 4 Future World Summiten hartuko dute parte.

Food 4 Futuren bigarren edizioaren aurkezpena. Irudia: BEC
Food 4 Futuren bigarren edizioaren aurkezpena. Irudia: BEC
Food 4 Futuren bigarren edizioaren aurkezpena. Irudia: BEC

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Exhibition Centrek (BEC) Food 4 Future bigarren edizioa hartuko du maiatzaren 17tik 19ra. Nekazaritzako elikagaien industriako 283 erakusketari eta 30 herrialdetako 7.000 profesional baino gehiago biltzea espero du ekitaldiak.

"The Foodtech Revolution" lelopean, Euskadi nazioarte mailan elikaduraren berrikuntza gune bilakatu nahi du biltzarrak, eta profesionalei berrikuntza bultzatzeko aukera eman.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, elikadura sektorea eraldatzen ari diren berrikuntzak eta tresnak erakutsiko ditu Food 4 Futurek, baita industria seguru, jasangarri eta osasuntsuago bat lortzeko teknologia aplikazio arrakastatsuak ere.

Erakusketariek elikagai eta edari sektoreko profesionalei azken nobedade teknologikoak eta produktuak aurkeztuko dizkiete, industriaren balio kate osoa "modernizatzen eta digitalizatzen laguntzeko".

Gainera, nazioarteko 386 adituk Food 4 Future World Summiten parte hartuko dute, Europako elikadura biltzar handiena, sektoreko erronken inguruan eztabaidatzeko, esparru guztietan: haragi, arrantza, esnekiak, olio industria, nekazaritza, laboreak, kontserbak eta edariak.

Bestalde, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak nabarmendu duenez, Food 4 Futurek elikadura eta teknologia uztartzen ditu. Tapiaren hitzetan, Euskadik "ekarpen handia du egiteko" bi arlo horietan.

EAEk "lehen sektore ondo antolatu eta egituratua" eta elikagai-industria "txikia, baina balio erantsi handikoa" du, azpimarratu du sailburuak. Gainera, Basque Research and Technology Alliancen (BRTA) bidez "aliantza teknologikoa" osatu dute, nazioartean ospe handia duten jatetxeekin batera.

Azkenik, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak azaldu duenez, "elikagai-industria bere balio katearen iraultza baten atarian dago, kontsumo eta ekoizpen moduetan etorkizun jasangarri, eraginkor eta arduratsuago" batera bidean.

Gogorarazi duenez, Food 4 Futuren lehen edizioa 29 herrialdera iritsi zen streaming konferentzien bidez, eta 22 herrialdetako 5.000 bisitari baino gehiago hartu zituen. Guztiak 9 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak