Ekonomia -

lana

Desgaitasuna duten pertsonak lan munduan txertatzeko laguntzak areagotzeko eskatu dio Fekoorrek Jaurlaritzari

Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, federazioak adierazpen bat argitaratu du, administrazio publikoari kolektiboaren lan txertatze handiagoa eskatzeko enpresa arruntetan.

Desgaitasuna duten pertsonen langabezia tasa handiagoaz ohartarazi du erakundeak. Argazkia: EITB
Desgaitasuna duten pertsonen langabezia tasa handiagoaz ohartarazi du erakundeak. Argazkia: EITB
Desgaitasuna duten pertsonen langabezia tasa handiagoaz ohartarazi du erakundeak. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desgaitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, Fekoorrek, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio gizatalde horren "gizarte inklusioa sustatzeko", enpresa arruntetan lan txertatzerako laguntzak areagotuz.

Maiatzaren 1a dela eta, Langileen Nazioarteko Eguna, Fekoorrek adierazpen bat zabaldu du, "Desgaitasuna duten pertsonek lana askatasunez aukeratzeko eskubidearen alde" izenburupean.

Agirian, erakunde bizkaitarrak ohartarazi du desgaitasuna duten pertsonen langabezia tasa biztanleria orokorrarena baino "askoz handiagoa" dela (% 16,5ekoa, % 8,5aren parean) eta gaineratu du krisiak "are gehiago handitu duela arraila, kolektiboaren lanerako sarbidea babespeko lanbidera mugatuta, bertan kontzentratzen baitira laguntza publiko gehienak".

Fekoorrek nabarmendu duenez, Gobernu atonomoak "urtero handitzen du enplegu zentro berezietara bideratutako dirulaguntza". Hain zuzen ere, 2022 honetan 65 milioi eurokoa da zifra, aurreko urtean baino 4,4 milioi gehiago.

"Bitartean, lan merkatu arruntean desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko, urteak dira 700.000 euroko laguntza mantendu dutela; horrek baztertu egiten gaitu, nahi dugun tokian lan egiteko oinarrizko eskubidea urratzen du eta ez dio gure gizarte inklusioari mesederik egiten", gaitzetsi du.

Federazioak argi utzi nahi du ez dagoela enplegu zentro bereziak babesten dituzten zerbitzu publikoen "aurka", baina uste du "era berean, bultzatu eta faboratu behar dutela desgaitasuna dugun pertsonok non lan egin erabaki ahal izatea, horretarako gaituta eta trebatuta bagaude".

Zentzu horretan, Administrazio publikoari eskatu dio laguntzak areagotzeko, "merkatu arruntean gure txertatzea eragozten duten trabak desagerrarazteko" helburuarekin.

Era berean, botere publikoak premiatu ditu desgaitasuna "hain agerian ez dagoen" sektore eta lanbideetan kontrataziorako laguntzak eskaintzera; esate baterako, "jendearentzako arretan edo enpresa teknologikoetan, gure ikusgatasuna eta normalkuntza soziala baimentzen duten sektoreak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Lana berriak Langileen nazioarteko eguna albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Dibertsitate funtzionala Laguntza publikoak