Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Espainiako Gobernuak gasaren prezioa mugatzea ona dela uste du Tapiak, baina etxeetan ez dela nabarituko

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, gasaren prezioak gora egiten jarraituko du datozen hilabeteetan. Halaber, neguan Europan gas hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du.

Arantxa Tapia, Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia
Arantxa Tapia, Euskadi Irratian
Arantxa Tapia, Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

play icon 25:04

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarra ekoizteko erabiltzen den gasaren prezioa mugatuko du gaur Espainiako Gobernuak. Albiste ontzat jo badu ere, Arantxa Tapiak ez du uste neurri horren eragina etxeetan "inola ere nabarituko" denik. Hori dela eta, neurri gehiago hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, bereziki, familia zaurgarrienei laguntzeko. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak ohartarazi du gasaren prezioak gora egiten jarraituko duela datozen hilabeteetan, eta neguan Europan gas hornidura arazoak egon daitezkeela.

Errusiak Poloniatik barrena Europara gasa bidaltzeari utzi dio dagoeneko, eta Finlandia NATOn sartzen bada (Norvegia ere aztertzen ari da) neurri "tekniko-militarrak" iragarri ditu. Testuinguru horretan, Tapiaren iritziz logikoena da gasaren salneurriak berriro ere gora egitea. Are gehiago, hornikuntza arazoa egoteko arriskua aipatu du. Dena dela, kasu horretan Europar Batasunak gasa trukatzeko mekanismoak jarriko dituela adierazi du.

Trantsizio energetikoaren inguruan, Repsolek eta Iberdrolak ikuspegi ezberdinak dituztela agerian gelditu da aste honetan. Horri buruz galdetuta, ñabardura egin nahi izan du sailburuak.

Gipuzkoan atzeman diren hegazti-gripe kasuei lotuta, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du sailburuak eta pertsonentzat ez dagoela arriskurik azaldu du. Hala ere, ikuskapen zorrotzak egiten ari direla nabarmendu du, gaitzaren hedapena kontrolpean hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Irratia euskaraz Elektrizitatea Gasaren krisia Europan