Ekonomia -

LAN GATAZKA

Greba eguna dute gaur Osakidetzako ospitaleetan eta Buruko Osasun zentroetan

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatu nahi dute "nazkatuta" daudela Osasun Sailaren "erabateko immobilismoarekin".

Langileak protestan, apirilaren 8an egin zuten mobilizazio batean. Argazkia: EITB Media.
Langileak protestan, apirilaren 8an egin zuten mobilizazio batean.
Langileak protestan, apirilaren 8an egin zuten mobilizazio batean. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako langileek greba eguna dute astelehen honetan, ospitaleetan eta osasun mentalean, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta. Goizean, mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Lehen Mailako Arretaren egoera salatzeko egiten ari diren mobilizazioen eta greben testuinguruan deitu dute protesta. Azkena, apirilaren 8an, egin zuten, greba eginez, Lehen Mailako Arreta ematen duten zentroetan, Osasun Sailaren "erabateko immobilismoaren" aurrean "langileak nazkatuta" daudela agerian uzteko.

Bilbon, Basurtuko Ospitaletik abiatuko da 11:00etan manifestazioa, eta ordu berean hasiko da Santiago Ospitaletik ere, Gasteizen. Donostian, elkarretaratzea egingo dute lehenik Donostia Ospitalaren atarian, eta ondoren egingo dute manifestazioa.

"Negoziatzeko borondaterik ez izatea eta inposaketaren eta propagandaren aldeko apustua egitea" leporatu diote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek diote eurek badutela "negoziatzeko borondatea", baina Osakidetzako zuzendaritzak "pausorik ematen ez badu", mobilizazioekin jarraituko dutela eta ez direla Mahai Sektorialera itzuliko ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak