Ekonomia -

SIEMENS GAMESA

Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran

Arantxa Tapiak zuzentzen duen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.

Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza
Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Energy goi mailako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bilera egingo dute gaur. Multinazional alemaniarrak Siemens Gamesa Renewable Energy enpresaren % 100 erosteko eskaintza egingo zuela iragarri zuen astelehenean (zati bat badu jada), eta horren inguruko xehetasunak azalduko dizkio Arantxa Tapia buru duen Sailari gaurko batzarrean.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak astearteko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi zuenez, Gamesak "Euskadin etorkizuna" baduela defendatuko du gobernuak Siemens Energyren aurrean. Horrez gain, gaineratu zuen Siemens Gamesa erosteko eskaintza publikoa egiteko asmoa zuela jakinarazi zion enpresak Arantxa Tapiaren Sailari, albistea ofizial egin aurretik.

Bestalde, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago. Dena dela, ez dute bilera baterako hitzordurik jarri Alemaniako konpainiaren asmo zehatzak zein diren ezagutu arte.

CCOO, UGT eta ELA sindikatuek, ostera, batzar bat egitea eskatu diote Siemens Gamesako zuzendaritzari, eskaintza publikoaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta "enplegu-bermeak" eskatzeko.

Siemens Energyk egindako aurreikuspenen arabera, irailean aurkeztuko du Siemens Gamesa osorik bereganatzeko eskaintza publikoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Langileen Alkartasuna Siemens Gamesa Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zamudio Enpresak CCOO albisteak UGT Langileen Batasun Orokorra