Ekonomia -

INAUGURAZIO EKITALDIA

Makina Erremintak "euskal industriaren DNA osatzen du", Urkulluren esanetan

Biurtekoaren 31. edizioaren inaugurazio ekitaldian lehendakariak esan du Euskadi Makina Erremintaren Europako hiru ekoizle handienen artean dagoela eta gaineratu du pandemiaren esperientziak indartuta iritsi dela aurtengo edizioa.

Iñigo Urkullu lehendakaria Biurtekoaren inaugurazio ekitaldia, BEC-en
Iñigo Urkullu lehendakaria Biurtekoaren inaugurazio ekitaldia, BEC-en
Iñigo Urkullu lehendakaria Biurtekoaren inaugurazio ekitaldia, BEC-en

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Bilbao Exhibition Centren izan da eguerdian, Makina Erremintaren Biurtekoaren inaugurazio ekitaldian, eta bertan azpimarratu duenez, pandemiaren esperientziak indartuta iritsi da aurtengo edizioa.

Era berean, nabarmendu du Euskadi "ahalmena handiko herria" dela, "manufaktura-industria lehiakorra duena, merkatu globalean presente dagoena eta presentzia hori areagotu nahi duena. Biurteko hau da horren frogarik argiena", adierazi du. 

Gaur goizean ireki ditu ateak lau urteko etenaren ondotik makina-erremintaren 31. Biurtekoak, baina inaugurazio ofiziala eguerdian egin da. Urkulluk agerraldian gogorarazi du Makina Erreminta "Euskal industriaren DNAren parte" dela. Zentzu horretan, esan du Euskadi Makina Erremintaren hiru ekoizle handienen artean dagoela eta munduan bederatzigarren postuan kokatutako dagoela.

"Gure produkzioaren % 90 baino gehiago esportatzen dugu, eta sektoreak, oro har, kualifikazio handiko 16.000 pertsona baino gehiago hartzen ditu", gaineratu du.

31. BIEMHek 28 herrialdetako 1.446 enpresa bilduko ditu gaur hasi eta ekainaren 17ra arte. 34.000 makina, produktu, zerbitzu eta berritasun baino gehiago erakutsiko zaizkie mundu osotik etorriko diren milaka bisitariei. Aurreko edizioak 42.000 bisitari bildu zituen eta antolatzaileek kopuru hori gainditzea espero dute.

Urkulluren arabera, Biurteko honetan "ukigarria dena ikusiko dugu, hau da, doitasun handiko makinak, tamaina handikoak, erakargarriak diseinuan....Eta ukiezina dena ulertuko dugu: zerbitzu digitala eta euskal enpresek munduko edozein lekutako bezeroei eskaintzen dizkieten irtenbideak".

Lehendakariaren esanetan, "makina-erremintaren sektoreak gure herriarentzat esan nahi duena sentituko dugu berriro" aurtengo azokan. "Euskal enpresa ehunak ekoiztu, inportatu eta esportatu ez ezik, talde humano prestatua eta lehiakorra du", gehitu du.

Pandemiak eragindako etenaren ondotik, makina-erremintaren nazioarteko azoka hainbat irakatsirekin datorrela azpimarratu du. Batetik esan du osasuna eta ekonomia txanpon beraren bi aldeak direla eta babestu egin behar direla. Bestetik, azpimarratu du bertako ekosisteman konfiantza izateko eta etorkizuneko erronkei modu global eta kolaboratibo batean erantzuteko garaia dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak BEC argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal enpresak azken ordukoa Industria gaur