Ekonomia -

Mobilizazioa

Irakasleen % 60k egin dute bat grebarekin, sindikatuen arabera; % 38k, berriz, Hezkuntza Sailaren esanetan

Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ohar batean jakitera eman du orain arteko datuei erreparatuz gero 9.260 irakaslek egin dutela bat grebarekin. Greba antolatu duten hiru sindikatuen esanetan, ordea, irakaslegoaren gehiengoak bat egin du eta jarraipen zabala izaten ari da lehen greba eguna.

Grebaren alde Igorreko Inazio Zubizarreta eskola publikoan. Argazkia: EITB Media
Grebaren alde Igorreko Inazio Zubizarreta eskola publikoan.
Ehunka lagunek hartu dituzte hiriburuetako kaleak hezkuntza lege propio, euskaldun eta publikoa eskatuz

0:51

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan lan egiten duten irakasleen % 38,6k egin du bat ELAk, LABek eta Steilasek deitutako lehen greba egunarekin, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa errefusatzeko. Aldiz, sindikatuen esanetan, jarraipena zabala izaten ari da, % 60koa, hain zuzen ere.

Sindikatuek deituta, manifestazio jendetsua egin dute goizean Bilbon eskola "publiko, euskaldun eta propioa" baten alde. Deitzaileen arabera, unibertsitatez kanpoko euskal irakaskuntza publikoko 30.000 langile inguruk egin dute greba, eta Hezkuntzako langileen, irakasleen, Haurreskolak Partzuergoko langileen, hezitzaileen eta Hezkuntza Saileko sukaldeko eta garbiketako langileen % 60k babestu dute.

Gaur arratsaldean, gainera, manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan arratsaldeko 18:00etan.

Sindikatuen deialdiarekin bat eginez, gainera, Ikasle Sindikatuak ere protesta ere protesta egin du Bilboko Kale Nagusian, ELAk, LABek eta Steilasek deitutako martxaren ostean.

Jaurlaritzak, baina, jarraipena % 38,6ra jaitsi du. Gobernuak 11:00ak arte bildutako datuen arabera, gutxienez 9260 irakaslek egin dute bat lanuztearekin. Dena dela, adierazi du jarraipenaren datuak biltzen jarraituko dela eta zifra berri bat emango dela egunean zehar.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarentzat, baina, ulertezina da sindikatuek greba deitzea aurreproiektuaren inguruan jendeak iritzia emateko unea iritsi denean, eta gaurkoa Hezkuntzarentzat "egun tristea" dela azaldu du komunikabideen aurrean.

Jokin Bildarratz: ''Hezkuntzarentzat egun tristea da gaurkoa''
Jokin Bildarratz: ''Hezkuntzarentzat egun tristea da gaurkoa''
Jokin Bildarratz: ''Hezkuntzarentzat egun tristea da gaurkoa''

1:28

Araudi berria onartu aurretik, sindikatuak mobilizatzen hasi dira eta abenduaren 14an ikastetxe publikoetan bigarren greba eguna egiteko deia egin dute, Eusko Jaurlaritzak bere aldarrikapenak aintzat har ditzan eta aldarrikapen horiek etorkizuneko legean islatuta gera daitezen.

Manifestazioaren aurretik, deialdiari emandako erantzunarekin pozik agertu dira deitzaileak, eta Eusko Legebiltzarrera eramango den behin betiko proiektuak aldarrikapenak jasotzen ez baditu, "mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela" ohartarazi du Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak ohartarazi duenez.

Nagore Iturrioz Steilaseko bozeramaileak, berriz, orain arte egindako ekarpen eta eskaerei "bizkarra eman" zaiela kritikatu du.  "Hori da Hezkuntza Sailak utzi digun aukera bakarra, mobilizatzea", modu "irmoan" esateko "ez gaudela ados lege-aurreproiektu honekin", gaineratu du.

ELAk, LABek eta Steilasek, euskal eskola publikoko langileen gehiengoa batuta, uste dute Eusko Jaurlaritzaren lege-aurreproiektuak ez duela balio "egungo hezkuntza-eredu duala" gainditzeko.

Horretarako, etorkizuneko legeak eskola publikoa ardatz izatea eskatzen dute, itunpeko ikastetxeei kuotak kobratzea debekatzea, euskal curriculuma zehazteko eskumena Euskadirena dela bermatzea eta euskaraz murgiltzean oinarritutako ikaskuntza-eredua ezartzea.

Halaber, eskatzen dute lege berriak zentro pribatuen "publifikazio-esparrua" ezartzea, segregazioari aurre egitea eta gizarte-kohesioa bermatzea, inbertsio eta baliabide nahikoak barne hartzea eta enplegua eta langileen lan-baldintza egokiak bermatzea, besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Steilas Lan gatazkak