Ekonomia -

Lan gatazka

Hiru eguneko greba, gaurtik hasita, EAEko Justizia Administrazioan

Jaurlaritzari beharginon soldatak gainerako funtzionarioen soldaten parekoak izatea eskatu diote ELAk eta LABek. Halaber, erretiro-baldintzak parekatzea eta Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileentzat soldata plusa ezartzea galdegin dute. 

Justizia Administrazioko langileek Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzea. @ELA
Justizia Administrazioko langileek Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzea.
Justizia Administrazioko langileek Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzea. @ELA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Administrazioko langileak hiru greba egun —gaur, bihar eta etzi— egitera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, euren baldintzak (bereziki soldata) Administrazio Orokorreko gainerako funtzionarioen baldintzen parekoak izatea eskatzeko. 

Apirilean zehar, hainbat lanuzte partzial egin dituzte langileok, eta hilaren 19an egun osoko greba deitu zuten. Gaur, grebaz gain, elkarretaratzea egingo dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, 11:30ean. 

Eusko Jaurlaritzari "beste alde batera begiratzeari uzteko" eskatu diote bi sindikatuek, eta 2012an Justizia sailburu zen Idoia Mendiak sinatutako akordioa (IV. Hitzarmen Arautzailea) betetzeko galdegin. Duela 10 urte luze hitzartutakoaren arabera, Justizia Administrazioko langileek gainerako funtzionarioen soldata bertsua eduki beharko lukete. Sindikatuen esanetan, ordutik "Eusko Jaurlaritzak sistematikoki urratzen du" akordioa. 

Halaber, erretiro-baldintzak parekatzea eta "Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegietako" langileentzat soldata plusa eskatzen dute. 

Eusko Jaurlaritza Espainiako justizia alorrean gauzatzen ari den negoziazioaren zain omen dago. Korapilo hori askatu bitartean, lau urteko epean, Justizia Administrazioko langileen soldatak % 10 igotzea proposatu du Jaurlaritzak.

Bien bitartean, epaile eta fiskalen elkarteek eutsi egin diete maiatzaren 16tik aurrera iragarritako lanuzteei, akordiorik gabe amaitu baitzen atzo Justizia Ministerioko ordezkariekin egindako bigarren bilera. 

Ministerioak hilean 350 eta 490 euro arteko soldata igoerak eskaini zizkien elkarteei, baina, nahikoa ez dela iritzita, negoziatzen jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Grebak albisteak EAE albisteak Funtzionarioak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Lan gatazkak azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak