Ekonomia -

2012ko lehen seihilekoan

BBVAk 1.510 milioi irabazi ditu ekainera arte, % 35,4 gutxiago

Francisco Gonzalezek zuzendutako finantza-erakundeak gutxiago irabazi du aktiboei eta higiezin-alorrari eragiten dien finantza-erreformagatik.

Francisco Gonzalez, BBVAko presidentea. Argazkia: EFE
Francisco Gonzalez, BBVAko presidentea. Argazkia: EFE
Francisco Gonzalez, BBVAko presidentea. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1.510 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan. 2011ko epe berdinarekin alderatuta, BBVAk % 35,4 gutxiago irabazi du, aktiboei eta higiezin-alorrari eragiten dien finantza-erreformagatik, erakunde honek jakitera eman duenez.

Francisco Gonzalezek zuzendutako finantza-erakundeak 1.434 milioi euro zuzendu ditu, finantza-erreformak eskatuta, funtsak hornitzeko (guztira, 4.637 milioi euro zuzendu beharko ditu). Ondorioz, emaitza 2.374 milioi eurokoa izan da, % 5,1 gutxiago.

Angel Cano BBVAko kontseilariak azpimarratu duenez, testuingurua konplikatua izan eta finantza-erreformak ez ohiko baldintzak eskatu arren, BBVAko mozkinek "gora egin dute indartsu". Hamar hiruhilekoz jarraian, arrisku-mailan "egonkortasun handia" erakutsi du finantza-erakundeak. Bestalde, berankortasun tasa % 4ean mantendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea