Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen eztabaida; Amnistia Legea, Kongresuan eta COP28 goi-bileraren amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-EAEko aurrekontuen eztabaida: Eusko Legebiltzarrak gaur eztabaidatuko ditu oposizioko taldeek 2024rako Euskadiko Aurrekontu Proiektuaren aurka aurkeztutako osoko zuzenketak. Hala ere, horietako batek ere ez du aurrera egingo, Gobernu autonomiko osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE-EE) Ganberan duten gehiengo osoak baztertu egingo ditu-eta.
-Amnistia Legea, Kongresuan: Kongresuko Osoko Bilkurak astearte honetan hartuko du PSOEk erregistratutako Amnistia Legearen proposamenaren lehen eztabaida. Hilabeteotako askotariko mobilizazioen eta diskurtsoen polarizazioaren ondoren, hemizikloan eztabaida liskartsua espero da, eta bozketak arratsaldeko azken ordutik aurrera izatea aurreikusten da.
-COP28 goi-bileraren amaiera: COP28aren zuzendaritzak aurkeztutako Balantze Globalaren proposamenak eragindako tentsioen ondotik, negoziazioak azkenera iritsi dira. Aurreikuspen handirik gabe, badirudi ez dutela akordiorik erdietsiko, neurri energetikoen gaineko eztabaida baitute desadostasun.