Ekonomia -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Greba EAEko sektore publikoan, marea biziak eta hilketa matxista saiakera Gasteizen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Greba EAEko sektore publikoan: Euskal Autonomia Erkidegoko 150.000 langile publiko grebara deitu dituzte astearte honetan, besteak beste, lan baldintza hobetzea eskatzeko. Lan urte honetako hirugarren greba eguna izango da, urriaren 25eko eta abenduaren 19ko deialdien ondotik.
-Marea biziak: Bilboko itsasadarrak berriro ere gainezka egin du Erandion, baino atzo baino gutxiago. Goizaldeko itsasgora 05:50ean izan da eta hurrengoa, berriz, 18:12an. Igandetik astelehenerako goizaldean, itsasgorarekin bat eginez, itsasadarrak gainezka egin zuen Erandion eta ondorioz, zenbait etxabe, denda eta garaje urak hartu zituen.
- Hilketa matxista saiakera Gasteizen: 10:00etan elkarretaratzea egingo dute Gasteizko Plaza Berrian, azken indarkeria matxista kasua salatzeko. Atzo, Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bere bikotekidea hiltzen saiatzea egotzita. Bizilagunek eman zuten abisua eta biktimak baieztatu zien udaltzainei gizona bera hiltzen saiatu zela.