Etxegabetzeak -
Etxegabetzeen gaineko legea
Ibarra: 'Aurrerantzean ez gara Frakeko Kobratzaileen pare sentituko'
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, Estrasburgoren epaia ez da berehalakoan aplikatuko.
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du aurrerantzean ez direla Frakeko Kobratzaileen pare sentituko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak etxegabetzeen gaineko Espainiako legedia legez kanpokotzat jo ostean. Horren arabera, hipoteka ez ordaintzeagatik Espainian jarraitzen den etxegabetzeen prozesuak kontsumitzaileen eskubideak urratzen ditu.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren iritziz, "Espainiako araudia Europar Batasuneko Zuzenbidearen kontrakoa da, epaileari etxegabetzeen prozedura gelditzea galarazten diolako".
"Aurrerantzean epaileok ez gara Frakeko Kobratzaileen pare sentituko; epaitzea ez da kobratzea arazoak konpontzea baizik, eta egungo etxegabetzeen gaineko araudiak ez digu epaileoi gure lana egiten uzten", gaineratu du.
Ibarrak azaldu duenez, Estrasburgoren epaia ez da berehalakoan aplikatuko.