Etxegabetzeak -

Etxebizitza politika

Alokabidek 'ez du inor etxegabetu baliabiderik ez izateagatik'

Etxebizitza sailburuordeak Kaleratzeak Stop plataformako kideei azaldu dienez, ordaintzeko zailtasunak dituzten Alokabideko erabiltzaileekin akordio batera heltzeko borondatea du Eusko Jaurlaritzak.

Kaleratzeak Stop plataformako kideak Alokabideren egoitzaren aurrean, Gasteizen. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop plataformako kideak Alokabideren egoitzaren aurrean, Gasteizen. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop plataformako kideak Alokabideren egoitzaren aurrean, Gasteizen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covadonga Solaguren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordeak ziurtatu duenez, Alokabidek orain arte "ez du inor etxegabetu baliabide ekonomikorik ez izateagatik". Bestalde, sailburuordeak Kaleratzeak Stop plataformako kideei azaldu dienez, ordaintzeko zailtasunak dituzten Alokabideko erabiltzaileekin akordio batera heltzeko borondatea du Eusko Jaurlaritzak.

Solaguren Kaleratzeak Stop plataformako arduradunekin bildu da gaur. "Alokabiderekin alokairu kontratu berria sinatzen edo berritzen duten maizterrek ez dute diru-sarreren % 30 baino gehiagoko errenta ordainduko", azaldu du Etxebitza sailburuordeak.

"Edozein kasutan, Alokabidek ez du inor etxegabetzen, baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik. Jaso diren kasuetan beste baldintza batzuk eman dira: legearen urraketak, elkarbizitza arazoak eta integrazio soziala", azpimarratu du Solagurenek.

Kasu horietan, elkarte publikoak kaltedunekin negoziatu duela gogorarazi du Solagurenek, epaitegietako jakinarazpena jaso eta gero.

Errenta ordaintzeko zailtasunak dituzten kasuetan Alokabideren zerbitzuen berri emateko eskatu die sailburuordeak plataformako kideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Etxegabetzeak gaur Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Etxebizitza gaur