Gizartea -

Huescako Pirinioak

Bukatu egin dute Panticosako estazioko eskiatzaileen ebakuazioa

Eski estazioa itxita egongo da gaur, haize denboraleak instalazioetan kalterik egin duen aztertzeko.

Panticosako eskiatzaileen erreskatearen une bat. EFE
Panticosako eskiatzaileen erreskatearen une bat. EFE
Panticosako eskiatzaileen erreskatearen une bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate zerbitzuek bukatu egin dute, 08:00etan, atzo Panticosako eski estazioan (Huescako Pirinioak) bakartuta eta harrapatuta geratu ziren 1.000tik gora pertsonen ebakuazioa.

Hain zuzen ere, orotara 1.200 pertsona geratu ziren harrapatuta Panticosan, tartean Antonio Basagoiti EAEko PPko burua eta hainbat ume, 15:00etan haize bolada indartsuak hasi eta gero.

Haizeteen ondorioz (110 km/h ordukoak izan ziren), teleaulkiak eta igogailuak gelditu egin behar izan zituzten.

Eskiatzaileak autobusez eta lur orotarako ibilgailuen bidez eraman dituzte estaziotik Hoz de Jaca eta Panticosa herrietara.

Aramon taldetik azaldu dutenez, ebakuazioan ez da gorabehera aipagarririk jazo.

Erreskate lanetan Guardia Zibila, suhiltzaileak, Babes Zibila, osasun langileak eta Hoz de Jacako eta Panticosako hainbat biztanle aritu dira. 200 pertsona inguru, guztira.

Aramon taldeak eta Panticosako estazioak barkamena eskatu die erabiltzaileei. Gaur, estazioa itxita izango da, instalazio eta igogailu guztien egoera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eski estazioak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Panticosa Mendi kirolak Zer gertatu da gaur Aragoiko Pirinioetan? Aragoi gaur