Gizartea -
Otsailaren 23an
'Suminduen' manifestazio bat deitu dute Bilbon larunbat honetarako
Bizkaiko 15M Mugimenduak justizia sozialaren aldeko manifestazioa deitu du, eta alberdi politiko nagusien egoitzen paretik pasatuko da, “Haien golpeen aurrean, erantzun!” lelopean.
Erredakzioa
Bizkaiko 15M Mugimenduak justizia sozialaren aldeko manifestazioa deitu du larunbat honetarako, eta alberdi politiko nagusien egoitzen paretik pasatuko da, "Haien golpeen aurrean, erantzun!" lelopean.
Maitane Arri eta Arturo Escobar plataformako bozeramaileek goizean testu bat irakurri dute, kalera irtetea beharrezkoa dela esanez, herritarrak "nazkatuta" daudelako "klase politikoak botere ekonomikoarentzat lan egiten duela, epaileek gehien dutenen araberako epaia ematen dutela eta Poliziak boteretsuenak babesten dituela ikusita".
Aukeratutako eguna ez da garrantzirik gabekoa, otsailaren 23arekin bat datorrelako, Tejero teniente koronela protagonista izan zen Estatu kolpearen urteurrena. "32 urte geroago, trantsizio hori inoiz gauzatu ez zela ikusi dugu, eta demokraziaz mozorratutako diktadura batean bizi garela", nabarmendu dute.
Bizkaiko 15M mugimenduak democracia parte-hartzailea, botereak banatzea, alderdien finantzaketa gardena, paraditu fiskalak ezabatzea, justiziarako doako sarbidea, iruzur fiskala amaitzea, osasuna eta hezkuntza doakoak izatea eta zerga progresiboak eskatu ditu berriro. "Hau da, justizia soziala", esan dute.