Gizartea -
Iragarpena
Eguraldi aldakorra eta abisu horia elurra eta izotzagatik barnealdean
Tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdean izotza ere egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketa gutxi espero da.
Erredakzioa
Euskalmetek astelehen honetarako eguraldi ezegonkorra iragarri du, batik bat iparraldean, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia jarri du muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik barnealdean, elurragatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
Elur kota 900-1-000 metro artean kokatuko da eta 800 metrora jaitsi daiteke hainbat zonatan.
Euskalmeten arabera, iparraldean zaparradak botako ditu. Goizean goiz Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ekaitzak jo lezake, kostaldean batez ere, eta eguerditik aurrera trumoi-ekaitza izateko aukera txikitu egingo da. Arratsaldetik aurrera zaparradak noizbehinka botako ditu eta barnealdean ostarteak zabalduko dira.
Asteartean, eguraldiak hobera egingo du. Zerua ez da garbi egongo eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tarteka ugariak izan daitezke. Izotza egon daiteke barnealdean, batez ere Araban.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zuen argazkiak.