Gizartea -

Ziudadelan

Gerra Zibileko biktima nafarrak omenduko dituzte gaur Iruñean

3.400 hildakoak hartuko dituzte gogoan, eta oroimen historikoa berreskuratzeko erakundeen utzikeria salatuko dute senitartekoek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak Gerra Zibilean hildako nafarrak omenduko ditu gaur 12:30ean Iruñean izango den ekitaldian. Oroimen historikoa eta aldarrikapenak uztartuko dituzte gaurkoan, eta Marea musika-taldeak giroa berotuko du oholtza gainean.

Gauzak horrela, altxamendu militar frankistaren lehenengo egunetan izandako 298 fusilatu iruindar eta diktadura osoan izandako 3.400 biktima nafar omenduko dituzte Iruñeko Ziudadelan.

Halaber, oroimen historikoa berreskuratzeko erakundeen utzikeria salatuko dute senitartekoek. Joseba Ezeolaza Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen bozeramaileak salatu duenez, "diru-laguntzarik gabe daude, eta horrek arriskuan jarri ditu fosen bilaketa lanak".

Gainera, fusilatuen hilotzen bilaketan laguntza eskaini duten elkarteak eta lagunak gogoan hartuko dituzte ekitaldian, tartean, Aranzadi Elkartea eta Paco Etxeberria forentse gipuzkoarra bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Frankismoa Giza eskubideen urraketak frankismoan