Gizartea -

Droga trafikoagatik

Michel Dominguez GALeko kide ohia atxilotu dute droga trafikoagatik

ETAren kontrako ‘gerra zikinaren’ ordezkaririk ezagunenetarikoa atxilotu dute Bartzelonan, droga trafikoa egotzita. Epaileak espetxera bidali du.

Michel Dominguez, Poliziako inspektore ohia eta GALeko kidea izandakoa. Argazkia: EFE.
Michel Dominguez, Poliziako inspektore ohia eta GALeko kidea izandakoa. Argazkia: EFE.
Michel Dominguez, Poliziako inspektore ohia eta GALeko kidea izandakoa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michel Dominguez polizia inspektore ohia eta GALeko kide izandakoa atxilotu dute Bartzelonan ustezko droga trafikoan parte hartzea egotzita. Dominguezek hainbat urte igaro ditu kartzelan, eta ETAren kontrako 'gerra zikinaren' ordezkaririk ezagunenetarikoa izan da.

Ostiralean atxilotu zuten, Bartzelonan, Santseko geltokira heldu zenean. Berarekin batera, Kolonbiako hiritar bat zihoan, ustez kokaina entregatzeko.

Dominguez Madriletik zetorren AVE trenean ailegatu zen Kataluniako hiriburura. Atxilotu zutenean, ez zeraman drogarik ezta armarik ere.

Operazio berean beste zazpi pertsona atxilotu dituzte, kolonbiarrez eta espainolez osatutako talde kriminal batean parte hartzea egotzita. Atxiloketak Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian izan dira.

Jose Amedorekin batera, ETAren kontrako 'gerra zikinaren' ordezkaririk ezagunena izan zen Dominguez. Sei hilketa saiakera eta talde kriminal baten parte izatea egotzita, 1991an 108 urteko espetxe zigorra ezarri zioten (1988tik, espetxean zegoen).

Ondoren, 1998an, Auzitegi Gorenak beste bi urte, lau hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zion, Segundo Mareyren bahiketaren auziagatik.

Urte horretako amaieran, kondena pilaketa dela eta, erregimen irekia eman zioten, eta, 2000an, kaleratu egin zuten.

Behin behineko espetxealdia

Epaileak Dominguez espetxera bidali du fidantzarik gabe. Iturri judizialek jakitera eman dutenez, GALeko kide ohiak epailearen aurrean deklaratu du gaur.

Epaileak galdekatu eta bermerik gabe kartzelara bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak argazkiak Espainia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Espetxeen albisteak gaur GAL albisteak