Gizartea -

Klima aldaketa

Sekula baino CO2 gehiago dago atmosferan

Milioiko 400 zatiko muga sinbolikoa gainditu du CO2 gasak atmosferan, eta errekor historikoa hautsi du. Gorakadak ez ditu zientzialariak ustekabean harrapatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioiko 400 zatiko muga sinbolikoa aurrenekoz gainditu du CO2 gasak atmosferan, eta errekor historikoa hautsi du, AEBetako Atmosfera eta Ozeanoen Administrazio Nazionalak (NOAA) gaur jakitera eman duenez.

"Gorakadak ez ditu zientzialariak ustekabean harrapatu. Ikatza, petrolioa eta gas naturala erretzen ari gara eta horrek CO2 gasen emisioak nabarmen areagotu ditu", adierazi du Pieter Tans NOAAko ikertzaileak Coloradoko laborategian.

Datua Hawaiiko Mauna Loa estazioan hartu dute. Karbono dioxidoren neurketarako munduko estaziorik zaharrena da. 1958an hasi zen lanean.

Agentzia federalak nabarmendu duenez, CO2 gasak "atmosferan harrapaturik milaka urte ematen ditu, ondorioz, kliman aldaketak pilaketarengatik ematen dira, eta horregatik gero eta zailagoa da etorkizuneko aldaketak saihestea".

XIX. mendeko industria iraultza baino lehen CO2 maila milioiko 280 zatikoa zen, zientzialariek erantsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa Euskadiko kutsadura