Gizartea -
2011ko irailean
Absolbitu egin dituzte Kukutzako protestetan atxilotutako bi gazte
Desordena publikoa egotzita, 22 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuten bi gazteentzat.
Erredakzioa
Bilboko zigor-arloko 4. epaitegiak absolbitu egin ditu 2011ko irailean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen eraisteak eragindako protestetan atxilotutako bi gazte.
Desordena publikoa egotzita, 22 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuten bi gazteentzat.
Kukutza gaztetzearen aldeko taldeak jakitera eman duenez, epaiketan deklaratu zuten Ertzaintzako zenbait agenteren kontraesanak biltzen ditu epaiak. Halaber, Poliziaren argiketan jasotako ekintzak ''delitutzat hartzeko larritasun nahikoa ez dutela'' jasotzen da testu horretan. Hala, epaiaren arabera, "ez dago datu handirik ( ) akusatuei esleitzeko moduko larritasun konkretu bat burutu izana ondoriozta dezaketenik''; eta, ondorioz, ''eskatzen den zigor penala jaso ezin duen jarrera baten aurrean gaude. Edonola ere, hiriko elementuei eta ordenari eragindako kalteen ondorioz, erantzukizun administratiboa izan dezakeen jarrera da'', epaiaren arabera.