Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Tren-gidaria inputatuta, zuhurtziagabekeriaz gizahilketa egiteagatik

Bestalde, Ana Pastorren hitzetan, trenbide-sistemak "Espainiako eta Europako ordenamenduan jasotako segurtasun baldintza guztiak betetzen ditu" eta "langileek baldintza horiek bete behar dituzte".

Tren-gidaria Polizia-etxean dago jada. Argazkia: EFE
Tren-gidaria Polizia-etxean dago jada. Argazkia: EFE
Arduragabekeriak eragindako homizidioa leporatu dio Justiziak makinistari

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose Garzon Santiagon asteazkenean trenbidetik irten zen trenaren gidariari alta eman diote eta Polizia-etxera eraman dute, inputatuta, zuhurtziagabekeriaz egindako gizahilketagatik.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, Galiziako Polizia-etxean, prentsaurreko batean azaldu duenez, atxilotua bertara eraman dute, eta epailearen esku utziko dute igande arratsaldean, protokolozko 72 orduak pasatu ostean.

Bestalde, Ana Pastor Sustapen ministroaren hitzetan, Espainiako trenbide-sistemak "Espainiako eta Europako ordenamenduan jasotako segurtasun baldintza guztiak betetzen ditu" eta "langileek baldintza horiek bete behar dituzte". Ikerketak arau horiek bete ziren argitu behar duela gaineratu du.

Orain arte istripuan hildakoen 78 gorpuak identifikatu dituzte, baina oraindik gorpuzkiak daude identifikatzeke.

Bestalde, Alberto Nuñez Feijook nabarmendu du Gobernu zentralak eta Galiziakoak "munduko interes osoa" dutela gertaera hauen arrazoiak aztertzeko, zehazteko eta argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea