Gizartea -

Tren istripua

Santiago-Ourense tarteko segurtasunaren arduradunak inputatu dituzte

Uztailaren 24an gertatutako istripuaren ondorioz 79 pertsona hil ziren. 18 pertsona daude oraindik Galiziako ospitaletan ingresatuta.

Istripua gertatutako tartearen irudia. Efe.
Istripua gertatutako tartearen irudia. Efe.
Istripua izan zuen zatiaren segurtasun-arduradunak, inputatuta

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Alaez Santiagoko Instrukzioko 3. zenbakiko epaileak inputatu gisa deitu ditu Ourense eta Santiagoko geltokien arteko tarteko ''segurtasunaren arduradunak". Istripua uztailaren 24an gertatu zen eta 79 pertsona hil ziren.

Astearte goizean aditzera emandako autoan epaileak ez du deklaraziorako datarik zehaztu, baina "segurtasunaren arduradunen izen-abizenak jakin bezain laster" data zehaztuko duela argitu du epaileak.

Inputazioaz gain, epaileak zenbait txosten eta dokumentu eskatu dizkio Adifi eta Renferi, eta Sustapen Ministerioko Trenen Zirkulazioko Segurtasunerako Batzordea ri "Ourenseren eta Santiagoren arteko geltokien artean izandako edozein arazoren" inguruko txostenak bidaltzeko ere esan dio. Zehazki, istripua izan zen lekuaren eta aurreko 10 kilometroen arteko tartearen arazoei egiten die erreferentzia epaileak.

Horrekin guztiarekin batera, Kongresuan Sustapen Batzordeak abuztuaren 8an eta 9an egindako egunerokoaren kopia bat ere nahi du epaileak.

Luis Alaez epailearen arabera, istripuak eragindako heriotzek eta zauriek "lotura argia dute" Francisco José Garzon tren-gidariaren gehiegizko abiadurarekin.

"Ezaugarri bereziko trenbidea"

Magistratuaren autoak dioenez, "trena bidetik atera zen lekuan trenbideak ezaugarri bereziak ditu eta pertsonen bizitza eta segurtasuna arriskuan jartzen ditu".

Egoera hori kontuan hartuta, "eta tren-gidariak edozein hanka-sartze egin dezakeela jakinda, egoerarik latzena aurreikus zezaketen neurriak hartzeko beharra zegoen".

Inputazioak normaltasunaren barruan sartu ditu Adifek

Adifek epailearen erabakia normaltasunaren barruan sartu du. Adifetik azaldu dutenez, hildakoak dauden istripu bat izaten denean, normala trenbidearen kudeatzailak inputatu moduan deklaratzera deitzea da.

Trena irten zen lekuko segurtasun arduradunen inputazioa "ohikoa da eta ez da normaltasunetik irteten den zerbait", nabarmendu dute.

Halaber, epaileak Adifeko arduradunak "inputatu" moduan hitzartu dituela azpimarratu du, eta ez "akusatu" moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak Abiadura Handiko Trena Galizia azken ordukoa Tren istripuak albisteak Renfe albisteak