Gizartea -

Tragedia Santiagon

Santiagoko tren-gidariak ez zuen alkolohik ez drogarik hartu

Santiagoko hiru zenbakiko instrukzio epaitegiak dagoeneko jaso du Toxikologia Nazionaleko Institutuaren txostena, kafeinaren presentzia bakarrik antzematen dela esanez.

Santiagoko tren-istripuko gidaria. EFE
Santiagoko tren-istripuko gidaria
Santiagoko tren-istripuko gidaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagoko hiru zenbakiko instrukzio epaitegiak dagoeneko jaso du Toxikologia Nazionaleko Institutuaren txostena uztailaren 24ko istripuko gidariari buruz, horren arabera, ez zuzen ez alkoholik ez drogarik hartu, kafeinaren presentzia bakarrik antzematen dela esanez.

Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak eman du horren berri. Halaber, kasu honetako epaileak prozedurara Sustapeneko, Renfeko eta Adifeko tren istripuen ikerketako batzordearen txostenak gehitzea eskatu duela jakinarazi du.

Hiru txosten horiek prozedura judizialeko ikuspuntutik eginda ez dauden arren, magistratuaren ustez, egokia da prozedurara gehitzea, aztertu ahal izateko.

Istripuaren arrazoien, egoeren eta veste edozein irregulartasunei buruzko adituen froga bat ere eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak Euskal Y Galizia azken ordukoa Tren istripuak azken ordukoa Renfe albisteak