Gizartea -

Urriko Azken Astelehena

Urteko azoka garrantzitsuena hartzeko prest dago Gernika

277 postu egongo dira aurten Urriko Azken Asteleheneko Azokan. Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Gernikara joateko.

2012ko azokaren irudia. Argazkia: EFE
2012ko azokaren irudia. Argazkia: EFE
2012ko azokaren irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikan dena prest dago Urriko Azken Asteleheneko Azoka hartzeko. Nekazaritza azoka hau, Euskadiko garrantzitsuenetako bat da eta aurtengoan 277 postu izango ditu. Milaka lagun gerturatzea espero dute.

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azoka aurkeztu dute gaur, beste behin, Bizkaiko udalerriko erdialdea kolorez beteko duen azoka. 277 postu izango dira aurtengoan eta horietan gazta, barazkiak, txakolina, ogia eta euskal pastela, kontserbak, frutak, eztia, sagardoa, erroskillak, esnekiak eta loreak ikusi eta erosi ahal izango dira. Horrez gain, artisautza produktuak eta laborantzako makineria ere izango da.

Barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta lehiaketak ere izango dira.

Gernikako Udalak adierazi duenez, udalerriko hainbat kale itxita egongo dira larunbatetik asteartera bitartean.

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du astelehenean. Bilbo eta Bermeo artean hogeitamar minutuero izango dira trenak eta puntako orduetan, Bilbo eta Gernika, eta Zornotza eta Gernika artean hamabost minutuero izango da zerbitzua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Nekazaritza Abeltzaintza azken ordukoa Euskadiko feriak