Gizartea -

Trebiñu

EH Bilduk eta PSEk Darponen agerraldia eskatu dute neskaren kasuagatik

Barizelak jota Gasteizko Txagorritxu ospitalean hil zen hiru urte eta erdiko neskatoaren kasua argitzea dute helburu.

Trebiñu. EFE
treviño
Trebiñu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta PSE-EEk Jon Darpon Osasun sailburuaren agerraldia eskatu dute Legebiltzarrean, Trebiñuko 3 urteko haurra nola hil den argitzeko.

Gasteizko Txagorritxu ospitalean hil zen hiru urte eta erdiko neskatoa gurasoek eraman zuten Argantzun udalerritik, 112 telefonora deitu eta anbulantzia ez ziotela bidaliko jakin ostean, egun bat lehenago diagnostikatu zioten barizelagatik osasunak okerrera eginda.

PPk Darponi zuzendutako galdera bat erregistratu du jada, eta EH Bilduk eta PSE-EEk hainbat ekimen aurkeztu dituzte, sailburuak lehenbailehen agerraldia egin dezan.

Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideak ikerketa "azkeneraino" eramatea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta Osakidetzak "bere protokoloak berraztertu" behar dituela nabarmendu du, bereziki Trebiñukoa, "bertan eskaintzen duen arreta egokiena dela ziurtatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Araba Eusko Legebiltzarra argazkiak Gizartea bideoak EH Bildu Araba PSE-EE Gasteiz albisteak Umeak albisteak gaur Txagorritxu Ospitalea