Gizartea -
Neskatila baten heriotza
Fiskalak Trebiñuko neskatilaren heriotza ikertuko du
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari bidalitako gutun batean, Gaixoaren Defendatzaileak ohartarazi du "osasun sektorea gizatasunik gabeko esparrua" bilakatu dela.
Erredakzioa
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Argantzungo (Trebiñu) hiru urteko neskatoaren heriotza ikertuko du, Gaixoaren Defendatzaileak hala eskatu ostean.
Joan den igandean Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, barizelak jota, eta ordu batzuk geroago alta eman zioten. Astelehenean okerrera egin zuen eta amak anbulantzia bat eskatu zuen, baina Osakidetzako larrialdi zerbitzuan Mirandara (Burgos) deitu behar zuela esan omen zioten.
Azkenean, aita lanetik atera zen eta alaba bere autoan eraman zuen Txagorritxuko ospitalera. Bertan hil zen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
Carmen Flores Gaixoaren Defendatzailearen presidenteak gutuna bidali dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari aipatu heriotza ofizioz ikertzea eskatuz eta gertakari honen inguruko informazioa bere eskura jarriz.
Osasun sektoreak bizi duen "gizatasun eza" salatu du eta heriotza honen erantzuleak nortzuk diren argitzeko galdegin du