Gizartea -

Munduko Osasun Erakundea

Airearen kutsadurak 7 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero

Munduko Osasun Erakundearen arabera, "airearen gehiegizko kutsadura garraio, energia, zabor eta industria alorretako politika ez jasangarriaren ondorio dira".

Txinako airea da kutsatuenetako bat. Argazkia: Efe
Txinako airea da kutsatuenetako bat.
Txinako airea da kutsatuenetako bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du urtero munduan 7 milioi heriotza goiztiar gertatzen direla airearen gehiegizko kutsaduraren ondorioz. Erakundeak "espero baino handiagoa" da kopurua, baina horrek airearen kutsadurarekin lotutako gaixotasunen kontra kanpaina bat abiatzea ahalbidetuko duela uste dute.

Pertsona askok arnasten du aire kutsatua, bai kanpoaldean bai barrualdean. Adituen esanetan, kanpoaldeko airearen kutsadurak 3,7 milioi heriotza goiztiar eragin zituen 2012an, eta gainerako heriotzak barrualdeko aire txarraren ondorioz gertatu ziren.

"Aireko kutsaduraren arriskua pentsatzen edo uste zena baino askoz ere handiagoa da, bihotzeko eta garuneko gaixotasunentzat batez ere", azaldu du Maria Neira Munduko Osasun Erakundearen Osasun Publikoko adituak. Horren esanetan, "ez dago mundu mailako osasunari airearen kutsadurak adina kalte egiten dionik".

Horren aurrean, airearen kalitatea hobetzeko mundu mailako plataforma bat sortzea da erakunde horren helburua, horrekin lotutako gaixotasunak gutxitzeko, eta kutsatuen dauden herrialdeei laguntza emateko.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, "airearen gehiegizko kutsadura garraio, energia, zabor eta industria alorretako politika ez jasangarriaren ondorio dira. Kasu gehienetan, estrategia osasungarrienak izango dira ekonomikoenak epe luzera, klimak irabazi ahala osasun alorreko gastua murriztuko baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Ingurumena Munduko Osasun Erakundearen albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur Larrialdi klimatikoa 2024