Gizartea -

Ikerketa

Kutsaduragatik emeen antza duten arrain arrak, euskal kostaldean

EHUko kideek emeen ezaugarriak dituzten arraiak ikusi dituzte Bizkaiko hainbat estuariotan:  Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian eta Ondarroan. Baita Gipuzkoan ere: Deban eta Pasaian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek emeen antza duten arrain arrak daudela ikusi dute Euskadiko kostaldeko estuariotan, pestizida, lurrin eta detergenteei leporatzen dien aldaketa endokrino bategatik.

EHUko Ingurumen Toxikologian Biologia Zelularraren taldeko kideek emeen ezaugarriak dituzten arraiak ikusi dituzte Bizkaiko hainbat estuariotan: Gernikan, Arriluzen, Santurtzin, Plentzian eta Ondarroan. Baita Gipuzkoan ere: Deban eta Pasaian.

Lehenengo kasuak Urdaibain (Bizkaia) atzeman zituzten, 2007 eta 2008 urtean, baino azkeneko datuen arabera, transformazio bera gauzatzen ari da beste estuarioetan ere.

Euskal Unibertsitateak ohar batean azaldu duenez, estrogeno moduan jarduten duten kutsatzaileak dira fenomeno hau sortzen dutenak, eta, dirudienez, ugaltze-organoeta eta molekuletan  ezaugarri femeninoak dituzten buruzabal arretan ikertu dute.

Miren Cajaraville ikerketa-taldeko zuzendariak nabarmendu duenez, euskal estuarioetan izandako fenomeno hau, duela gutxi agertutako kutsatzaileengatik izan da, besteak beste, honako hauengatik: plastifikatzaileak, pestizidak, antisorgailuak, lurrinak eta detergenteak.

Duela gutxi agertutako kutsatzaileak direnez, ingurumenean eta ekosisteman izan ditzaketen efektuen berri gauza gutxi jakin da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Zientzia Ingurumena albisteak Arrantza albisteak 2024 Larrialdi klimatikoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Euskal Herriko kutsadura