Gizartea -

Donostia 2016

Kultura Ministerioa ez da Patronatuaren bileran izango

Maria Teresa Lizaranzu Kultura Ministerioko ordezkariak "nazioarte" mailako konpromisoak ditu eta ezingo du bileran parte hartu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kultura Ministerioak ezin izango du bihar 2016 Fundazioko Patronatuak Donostian egingo duen ezohiko bileran parte hartu, agenda arazoak direla eta. Itziar Nogerasen dimisioaren ondotik egingo dute bilera.

Jose Ignacio Wertek zuzentzen duen ministerioak jakitera eman duenez, Maria Teresa Lizaranzu ministerioko ordezkariak "nazioarte" mailako konpromisoak ditu eta ondorioz, ezingo du bileran izan. "Ez dugu nahi, ordea, parte hartzea itsusikeri moduan hartzea", gaineratu dute ohar batean.

Lizaranzuk ezin du bere ordezkaritza ministerioko beste kide baten gain utzi, eta bilera atzeratzeko aukera mahai gainean izan duten arren, azkenean ez da posible izan.

"Bileran Donostia 2016ko behin behieneko funtzionamendua bermatzeko beharrezko erabakiak hartzea espero dugu", gaineratu du oharrean.

Nogerasek gaur egin dituen adierazpen inguruko baloraziorik ez du egin ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea