Gizartea -

Urretxu-Zumarraga

Santa Luzia eguneko azoka egin dute Zumarragan eta Urretxun

Euskal Herriko abere azokarik garrantzitsuenetako bat da. Animaliez gain, 510 postu jarri dituzte.

Santa Lutzi feria Urretxu-Zumarragan. Argazkia: EiTB
Santa Lutzi feria Urretxu-Zumarragan. Argazkia: EiTB
Santa Luziako feria ospatzen Zumarragako eta Urretxuko kaleetan

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urretxun eta Zumarragan egun handia dute gaur, Santa Luzia eguna, hain zuzen ere. Urtero, abenduaren 13an, azoka egiten dute eta gaur ere Zumarragako eta Urretxuko kaleak jendez beteta izan dira. Santa Luzia eguneko azoka abere azoka izan da historikoki, baina gaur egun era guztietako produktuak eskuratu daitezke bertan.

Hala, gaurko azokan 510 postu jarri dituzte eta era guztietako produktuak erosteko aukera izan dute bisitariek: fruta, barazkiak, loreak, eztia, ogia, gazta, taloa...

Halaber, erakustaldiak eta lehiaketak ere izan dira. Errezil sagarren lehiaketa, esaterako, Gabiriako ekoizle batek irabazi du.

Arratsaldean, pilota jaialdia izan da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hala ere, ez da arratsaldeko eskaintza bakarra izan; izan ere, Miriam Inzak, Salda Badago, eta Imuntzo eta Beloki musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera ere izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Zumarraga albisteak Eguneko albisteak Nekazaritza Abeltzaintza hoy Azokak gaur Urretxu