Gizartea -

Hilketa matxista

'Oihu morea', Abusuko hilketa salatzeko

Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak izango dira arratsaldean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Bilkura jendetsua izan zen atzokoa. EFE
Bilkura jendetsua izan zen atzokoa. EFE
Bilkura jendetsua izan zen atzokoa. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Emakumeonganako indarkeriak etenik ez duela ikusita, horren aurrean behar bezalako larritasunez erantzuteko" deia egin du Emakumeen Mundu Martxak, eta elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko lau hiriburutan Leyre Rodriguezen hilketa salatzeko. Rodriguez Abusu auzoa (Bilbo) Arrigorriagarekin lotzen duen errepidean hilda topatu zuten abuztuaren 8an, ustez senarrak ibilgailuarekin harrapatuta.

Hilketa salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte lau hiriburuetan. Bilboko bilkura 20:00etan izango da, Arriaga plazan, eta Iruñekoa, Udaletxe plazan, ordu berean. Ordubete lehenago (19:00) egingo dute Donostiako elkarretaratzea, Boulevard Zumardian, eta 19:30ean egingo dute Gasteizkoa, Andre Maria Zuriaren plazan.

Martxak salatu duenez, Rodriguezena hilketa matxista izan dela baieztatzen bada, Euskal Herrian 2016an bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako laugarren emakumea izango litzateke.

Atzo, gaitzespen elkarretaratzea egin zuten Arrigorriagan, Udalak deituta. Herritar ugari bildu ziren bertan, eta baita agintariak ere; Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, Bilboko eta Arrigorriagako udaletako arduradun nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, tartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñeko argazkiak Tratu txarrak gaur Delituak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak Mundu matxista Krimenak azken ordukoa Arrigorriaga albisteak