Gizartea -
Cuencako ustezko hiltzailea
Moratek helegitea jarri du espainiaratzeko aginduaren kontra
Errumanian dagoen 29 urteko auzipetuak esan du Espainian ez duela epaiketa justurik izango, kasua "guztiz mediatizatuta" dagoelako.
agentziak | erredakzioa
Sergio Moratek, Cuencako bi hilketen susmagarri nagusiak, helegitea jarri du epaile errumaniar batek Espainiara estraditatzeko eman duen aginduaren kontra, Claudia Candea defentsa abokatuak jakitera eman duenez.
Horixe esan du abokatuak Moraterekin Timisoarako komisaldegiko ziega batean bildu ostean.
Errumanian dagoen 29 urteko auzipetuak esan du ez duela Espainian epaiketa justurik izango, kasua "guztiz mediatizatua" dagoelako.
Helegiteak aurrera egiten ez badu, 10 eguneko epean espainiaratuko dute.
Cuencako krimenaren ustezko egilea Lugojen (Errumania) atxilotu zuten abuztuaren 13an, Espainiako Justiziak hura atxilotzeko emandako agindu bat dela medio.
Ikerlarien arabera, litekeena da Morate Gironako Portbou udalerriko mugatik atera izana Estatutik bere autoan, Laura del Hoyo eta Marina Okarynska ustez hil zituen egunean bertan.
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.