Gizartea -

Gasteiz

80 urteko gizon bat atxilotu dute, urruntzeko agindua hausteagatik

Epaileak bere emaztearengana hurbiltzeko debekua ezarri zion erasotzaileari. Halaber, beste gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bere emaztearengana hurbiltzeko debekua urratzeagatik.

Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, erasotzailea asteartean atxilotu zuten. Izan ere, bere emazteak 092 telefono zenbakira deitu zuen gizonak bere atariko txirrina jo zuenean. Polizia-agenteak berehala bertaratu ziren eta etxe horretako atarian aurkitu zuten adinekoa.

Bestalde, 32 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bide publikoan bere bikotekidearekin eztabaidatu ostean. Gertaera Abendaño kalean jazo da, eta, Poliziak, genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu du gizonezkoa.

_________________________________________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Albisteak Pertsona edadetuak