Gizartea -

Klima aldaketa

2050erako CO2 isuriak guztiz desagerraraztea promestu du Iberdrolak

2030 urterako, isuriak erdira murriztuko dituela aurreratu du konpainiak.

Aerosorgailuak
Aerosorgailuak
Aerosorgailuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak promestu du 2030erako % 50 murriztuko dituela karbono isuriak, eta 2050erako guztiz desagerraraziko dituela.

Jose Luis San Pedro Iberdrola Españako presidenteak Bilbon azaldu duenez, Iberdrolak helburu hori mahaigaineratuko du Parisen hilaren 30etik abenduaren 11ra egitekoa den klima aldaketari buruzko goi-bileran.

Konpainiak prestatutako adierazpenean, klima aldaketaren aurka egiten “lehenbailehen” hasi beharra dagoela adierazi du. Halaber, “alde guztiek” akordio loteslea hitzartu beharko luketela iritzi dio, 2100 urterako beroketa globala 2 ºC azpitik kokatzeko.

Horretarako, argindarraren sektoreak (mundu osoko CO2 isurien % 28 egiten ditu) teknologia “berriztagarriak, jasangarriak eta eraginkorrak” sustatu behar dituela gaineratu du.

Konpainiako hainbat profesionalek Pariserako bidea hartu dute gaur, bizikleta elektrikoz, adierazpena eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 Iberdrola Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa 2024 Euskal Herriko kutsadura gaur