Gizartea -
Etxegabetzeak Stop
Gasteizen ama bat eta bere bi umeak etxegabetuko dituztela salatu dute
Kaleratzeak Stop elkarteak ohartarazi duenez, datorren astelehenean ama bat eta bere bi semeak, adingabeak biak, etxegabetu egingo dituzte alokairuan duten etxebizitzatik.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat eta bere bi seme adingabeak alokairuan duten etxebizitzatik aterako dituzte astelehenean, Gasteizko Zabalgana auzoan. Hala jakinarazi du Stop Kaleratzeak ohar baten bidez.
Plataformak salatu duenez, “laguntza sozialei esker" aurrera egin dezakeen familia hau kalean geratuko da astelehenean, beste toki batean ostatu hartzeko aukerarik ez diolako eman epaileak.
Etxearen alokatzailea pertsona partikularra den arren, Etxebideren babes ofizialeko etxebizitza da.
Kaleratua izango den emakumeak salaketa jarri du etxebizitzaren ugazaben aurka ustez, iruzur egiteagatik eta era berean, kaleratzea bertan behera gelditzeko eskari berri bat aurkeztu du epaitegian.
Eskari horretan, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak gai honen inguruan emandako argudioak erantsi ditu. Epaitegi horren arabera, ostatu hartzeko beste aukerarik eman gabe, ezin da kaleratzerik egin.