Gizartea -

indarkeria matxista

Iruñeko emakumearen erasotzailea kartzelara bidali du epaileak

Erasoa "intentsitate handikoa" izan zen, eta larunbatean jazo zen, Alde Zaharreko etxebizitza batean.

Sexu erasoen aurka Iruñean egindako manifestazio bat. EiTB
Sexu erasoen aurka Iruñean egindako manifestazio bat. EiTB
Sexu erasoen aurka Iruñean egindako manifestazio bat. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean 27 emakume bati sexu erasoa egin zion gizonezkoa kartzelatzeko agindua eman du Iruñeko epaile batek, Nafarroako hiriburuko udalak jakinarazi duenez.

Erasoa "intentsitate handikoa" izan zen, Poliziaren hitzetan, eta Alde Zaharreko etxebizitza batean egin zuen gizonak, "mehatxuak eta indarra erabiliz". Bertan, biktima, erasotzailea eta senide batzuk zeuden.

Bortxaketaren ostean, erasotzaileak dirua ostu zion biktimari, eta ihes egin zuen. Emakumeak, baina, salaketa jarri zuen Udaltzaingoan, eta agenteek atxilotu egin zuten handik gutxira.

Erasoaren berri izan eta gero, Poliziak sexu erasoen aurkako protokoloa abiatu zuen, biktimari babes berezia emateko.

Iruñeko Udalak "guztiz gaitzetsi" du erasoa

Udaleko Bozeramaileen Batzarrak "erabat salatu" zuen atzo sexu-erasoa. Horrenbestez, biktimarekin bat egiteko, elkarretaratze isila deitu zuen astearte eguerdian.

Adostutako testuaren arabera, hirian gertatzen den "edozein eraso, indarkeria edo jarrera sexista" baztertzen dutela berretsi zuten. Horrez gain, "eraso sexistak saihestu eta emakumeen segurtasuna indartzeko konpromisoa" azpimarratu zuten.

Halaber, deia egin zien hiritarrei "indarkeriaren eta eraso sexisten aurrean geldirik egon ez daitezen", eta "Iruñeko hiritarrak gertatutakoa salatzeko egiten diren adierazpen eta deialdiekin bat egitera" animatu zituen.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak gaur Nafarroa