Gizartea -

Abenduak 21

Milaka bisitari, Bilboko San Tomas Azokan

Guztira, 286 postu ditu. Ohi bezala, Areatzan eta Plaza Barrian jarri dituzte.

San Tomaseko Azoka, Bilbon. Argazkia: Inocencio Goikuria
San Tomaseko Azoka, Bilbon. Argazkia: Inocencio Goikuria
Txistorra usaina nagusi da Bilbon

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko San Tomas Azokak 286 postuetako ateak ireki ditu, asteazken honetan, eta harrera ona izaten ari da. Gainera, hainbat emakumezko kirolari omendu dituzte, eta Arriaga Plazan jostailu-bilketa egiten ari dira. 200.000 bisitari inguru izatea espero dute egun osoan zehar.

Ohi bezala, azoka Areatzan eta Plaza Barrian daude postuak jarrita. Bertan, baserritarrak euren produktuak saltzen dabiltza, hala nola barazkiak, fruituak, gazta, eztia, kontserbak, ogia, txakolina eta sagardoa.

Azokari hasiera emateko ekitaldi ofiziala goizean egin dute, BBK-k jarri duen stand solidarioan, eta aurten ohiko azoka-etxolen kopia txiki bat eman die erakundeak emakume kirolari ospetsu batzuei, alegia, Athleticeko emakumezko jokalariei, Joane Somarriba txirrindulariari, Gaztedi sokatira-taldeari, Rakel Mateo triatleta paraolinpiarrari eta Maider Unda borrokalariari.

Aitortza horren helburua da kirolean berdintasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari gorazarre egitea. Guztientzat jostailuak San Tomas Azokak ez ditu ahaztuko Gabonak ondo ospatzeko eta Olentzeroren opariez gozatzeko zailtasunak dituzten umeak. Horren ildotik, BBK Fundazioak, Koopera gizarte-berrikuntzako kooperatibarekin lankidetzan, jostailuak batzeko elkartasun-gune bat jarri du Arriaga Antzokiko zabaldegian.

San Tomas Azokak ez ditu ahaztu Gabonak ondo ospatzeko eta Olentzeroren opariez gozatzeko zailtasunak dituzten umeak. Horren ildotik, BBK Fundazioak, Koopera gizarte-berrikuntzako kooperatibarekin lankidetzan, jostailuak batzeko elkartasun-gune bat jarriko du Arriaga Antzokiko zabaldegian.

Garraio-zerbitzua

Renfek Aldiriko Zerbitzua indartuko du C-1, C-2 eta C-3 lineetan, Bilbon San Tomas eguneko azoka dela-eta bidaiari kopuru handia izatea espero baitute. Hala, Renfek ohar baten bidez adierazi duenez, C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña) lineetan 6.000 eserleku gehiago eskainiko ditu bidaiari gehien espero diren orduetan, 09:30 eta 11:30 bitartean.

Bilboko Metroak zerbitzua indartzea erabaki du, azken urteetan legez. Hala, garraiobide zerbitzutik jakinarazi dutenez, joan-etorrien maiztasuna ia bikoiztu egingo dute. Halere, ordutegia ez da luzatuko, beraz, azken trena 23:06an abiatuko da Etxebarritik (1. linea); 22:38an Kabiezesetik (2. linea); 22:37an Sopelatik (1. linea) eta 22:57an Basauritik (2. linea).

Bilbobus: Urtero bezala, Areatza ixteak aldaketa batzuk eragingo ditu Bilbobuseko hainbat lineatan (03, 11, 22, 28, 30, 40, 56, 58, 62, 71, 72, 75, 77, 85, A1, A2, A5, A7 lineak). Bilbobusek lanegun bateko ordutegi eta maiztasun berberak eskainiko ditu, Gautxori zerbitzua jarrita, 02:00ak arte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas Jaia Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Azokak