Gizartea -
indarkeria matxista
Aske utzi dute Tolosako bortxaketaren harira atxilotutako gaztea
Dena dela, bi astean behin epaitegira joan beharko du, eta, gainera, biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri diote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asteburuan Tolosan (Gipuzkoa) neska adingabe batek jasandako bortxaketaren harira atxilotutako 20 urteko mutila aske utzi du epaileak, baina karguak egotzita.
Horren haritik, akusatuak epaitegira joan beharko du bi astean behin, eta, gainera, biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri diote.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, mutila gaur goizean utzi dute epailearen esku, eta 17:00ak aldera geratu da libre.
Gaztea igande gauean atxilotu zuten, biktimak (16 urte) Ertzaintzan salaketa aurkeztu eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea