Itxi

Gizartea

Kongresua

Oposizioko alderdi guztiek Garoñaren itxiera eskatu dute berriz

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, segurtasun baldintzetan zentrala eraistea eta ingurua berrindustrializatzea eskatu diote Espainiako Gobernuari. EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamena.

  • Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzeko protesta. Artxiboko Argazkia: EFE

    Garoñako zentral nuklearraren itxiera exijitzeko protesta. Artxiboko Argazkia: EFE

Espainiako Diputatuen Kongresuko alderdi politiko guztiek, PP izan ezik, Garoñako zentral nuklearra berriz ez irekitzeko exijitu diote astearte honetan Espainiako Gobernuari. Era berean, segurtasun baldintzetan zentrala eraistea eta kaltetutako eskualdearen berrindustrializazio plana jorratzen duen eskaria egin diote Rajoyren Gobernuari.

Gauzak horrela, EH Bilduk egindako legez besteko proposamena onartu du Kongresuak. Oskar Matute EH Bilduko zinegotziak aurkeztutako proposamen horrek Fernando Marti Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen kargugabetzea aurreikusten zuen.

Dena dela, oposizioko alderdi guztien babesa izateko puntu hori alde batera uztea erabaki du EH Bilduk. Hala, beste talde parlamentarirekin batera adostu duen testuan industria batzordean onartutako eskari berdinak egin dituzte.

Matuteren esanetan, Endesak eta Ibredrolak ez dute zentral nuklear horren beharrik, eta etekinak pilatzeko interesa besterik ez dutelako ez dute Garoña itxi nahi.

Ildo horretatik, herritarren nahia entzun eta bete ditzan eskatu dio Matutek Espainiako Gobernuari. Halaber, Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruz erabaki bat hartzeko orduan interes orokorra gailendu beharko litzatekeela azpimarratu du EH Bilduko diputatuak. Gauzak horrela, euskal gizartearen gehiengoak Garoña ixteko exijitu diola esan du.

Beste alde batetik, estortsioaren eta erailketaren aurrean neurri hori askoz hobea izango litzatekeela erantzun dio Guillermo Mariscal PPko diputatuak. Halaber, Garoñaren itxierak oposizioko talde guztiak PPren kontra batu egin izana deitoratu du.

a deitoratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena