Gizartea -

Gasteiz

Baliteke Frantzian egotea Gasteizen bi seme-alabak bahitu dituen aita

Espainiako Poliziak gizonezkoa atxilotzeko eta entregatzeko agindua eman du.

Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak azaldu duenez, Espainiako Poliziak uste du Frantzian dagoela igandean Gasteizen ustez bi seme-alaba adingabeak bahitu zituen gizona.

Polizia 8 eta 12 urteko bi haurrak bilatzen ari da, eta susmoa du aita Schengen eremu europarraren barruan dagoela oraindik. Dagoeneko EAEtik kanpo dauden zantzuak dituzte.

Antza denez, bi gurasoak magrebtarrak dira eta gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua du.

De Andresen esanetan, Espainiako Poliziak gizonezkoa atxilotzeko eta entregatzeko agindua eman du, eta auziari buruzko informazio guztia eman die nazioarteko kooperazio erakundeei.

Espainiako Gobernuaren ordezkariak zehaztu duenez, gizona Europatik aterako balitz “alarma” piztuko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Frantzia albisteak Bahiketak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Nerabezaroa albisteak Gurasoak albisteak