Gizartea -

OSASUNA

Iktusari buruzko kanpaina hasi dute farmaziek, 'kasuen % 90 aurreikusi daitezkeelako'

Euskadiko Farmazialarien Elkargoak iktusari buruzko kanpaina bat abiatuko du datozen asteetan, sintomak garaiz antzematearen eta arrisku faktoreen garrantziaz kontzientziatzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmaziek kanpaina indartuko dute. ETBren bideo bateko irudia.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmaziek kanpaina indartuko dute. ETBren bideo bateko irudia.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmaziek kanpaina indartuko dute. ETBren bideo bateko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Farmazialarien Elkargoak iktusari buruzko kanpaina bat abiatuko du datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazietan, sintomak garaiz antzematearen eta arrisku faktoreen garrantziaz kontzientziatzeko. Aipaturiko elkargoak emandako datuen arabera, iktus "kasuen % 90 aurreikusi daitezke".

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako farmazialariak barne hartzen dituen elkargoak ohar bidez jakinarazi duenez, kanpainan parte hartuko duten Euskal Autonomia Erkidegoko farmaziek gaixotasun horri buruzko informazio orokorra eskainiko dute eta baita sintomen ingurukoa ere.

Elkargoaren arabera, iktus kasu batean funtsezkoa da erreakzio denbora; izan ere, "gaixoa azkar artatuz gero garuneko kalte larriak saihestu daitezke".

Halaber, farmazietan arrisku faktoreak diren horiei buruzko informazioa zabalduko dute; hala nola, hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, arritmia, tabakoa, gizentasuna, estresa edota bizitza sedentarioa izatea.

Sintoma nagusiak hauek dira: gorputzaren alde bateko sentsibilitatea galtzea, hitz egiteko zailtasunak, ikusmenaren alterazioa edo ezohiko buruko mina.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur EiTB Maratoia Farmaziak