Gizartea -

MIGRAZIOA

695 adin txikiko atzerritar zeuden erakunde publikoen babespean 2017an EAEn

Andaluzia, Melilla eta Kataluniaren atzetik Euskal Autonomia Erkidegoa da adin txikiko migratzaile gehien iristen diren erkidegoa.

Mediterraneo itsasotik erreskatatutako migratzaileak itsasontzi barruan. Artxiboko argazkia: EFE
Mediterraneo itsasotik erreskatatutako migratzaileak itsasontzi barruan. Artxiboko argazkia: EFE
%127 igo da bakarrik iristen diren adin txikikoen kopurua

1:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan gora egin du erakunde publikoen babesean dauden adin txikiko atzerritarren kopuruak. Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, guztira 695 adin txikiko zeuden egoera horretan iaz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2014an baino % 127,12 gehiago (2014an 306 ziren).

Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak bakarrik iristen diren adin txikiko migratzaileentzako harrera, babes eta integrazio sisteman dauden akatsak aztertu ditu "Los mas solos" izeneko txostenean, eta gaur aurkeztu ditu bertan bildutako datuak.

Iaz 28.349 migratzaile heldu ziren Estatu espainiarrera eta 2.417 (% 14) adin txikikoak ziren. Ez hori bakarrik, bakarrik heldu diren adin txikikoen kopurua % 60,47 hazi da azken urtean. Horietatik gehienak marokoarrak edo aljeriarrak dira.

Euskadi da adin txikiko migratzaile gehien hartzen dituen lurraldea Andaluziaren, Melillaren eta Kataluniaren atzetik. Estatuan adin txikiko migratzaileak gehien babesten dituen lurraldeetako bat omen da, baina geroz eta gehiago iristen direnez, zentroak gainezka daudela salatu du gobernuz kanpoko erakundeak.

EAEra datozen adingabe horiek larrialdi zentroetan jasotzen duten lehendabiziko arreta eta handik babes zentroetara eramaten dituzte.

Hala eta guztiz ere, adin txikiko horietako askok zentro horietatik ihes egiten dute. Esaterako, 2016tik 230 adin txikikok egin dute ihes Euskadiko zentroetatik.

Gobernuz kanpoko erakundearen iritziz, adingabe horiek familia baten baitan hazi beharko lukete. Hori dela eta, harrera familiak sustatu behar direla uste du, beti ere adingabearen interesak aintzat hartuta. Helburu hori lortzeko asmoz, kanpaina eta sinadura bilketa bat jarri du abian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Migrazioa Euskal Herria Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europa bideoak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa