Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen eta xaman bat kartzelan sartu dute

Xamanak emandako ayahuasca edan ostean bere borondatearen aurka sexu abusuak jasan zituela salatu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen, eta eraso horrekin lotura duelakoan xaman bat atxilotu eta kartzelan sartu dute. Antza denez, ayahuasca eman zion xamanak emakumeari, bi landarerekin egiten den eta denboraren eta espazioaren pertzepzioa desitxuratzen duen edaria.

Guardiako epaileak 47 urteko gizonezko kolonbiarra espetxea sartzea agindu zuen larunbatean, penetrazioarekin egindako sexu abusu delitua leporatuta.

Biktimaren arabera, xamanak emandako ayahuasca edan ostean, bere borondatearen aurka, sexu abusuak jasan zituen. Salatzailearen esanetan, pertsona gehiagorekin parte hartu zuen errito baten testuinguruan gertatu zen.

Pasa den ostegunean sexu askatasunaren aurkako delituen protokoloa aktibatu zen Nafarroako Ospitale Gunean, haluzinazio pasarte bat tarteko, Elizondoko osasun zentrotik emakume bat eraman zutenean.

Elizondoko polizia-etxeko foruzainak Baztango udalerri txiki batera joan ziren eta bertan ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Antza denez, erasotzailea Madriletik Nafarroara joan zen "gorputza garbitzeko erritu" batean parte hartzeko.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Indarkeria matxista Albisteak Nafarroa Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Baztan albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa gaur Espetxe politika