Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Txupinazora kamiseta beltza jantzita joateko proposamena bolo-bolo zabaltzen ari da

'La Manada'ko bost kideak aske utzi izanaren kontra protesta egiteko kaleratu dute proposamen hau eta izugarri zabaltzen ari da azken orduetan Whatsapp bidez.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken ordu hauetan izugarri zabaldu da Whatsapp bidez irudi beltz baten gainean txuriz idatzitako ondoko esaldia: "Aurten, txupinazoan, emakume guztiak kamiseta beltza jantzita, La Manadakoen kaleratzea salatzeko. Zabaldu eta birala egin dadila" (mezu originala gaztelaniaz: "Este año en el txupinazo todas las mujeres con camiseta negra para protestar contra la excarcelación de los miembros de La Manada. Compartid y que se haga viral").

Kasu hauetan ohikoa denez, ezezaguna da katearen sorburua eta ez dago zehatz-mehatz jakiterik zenbat erabiltzailerengana iritsi den, baina berehalako mezularitza appak bideratzen duen azkartasunari La Manadako kideak aske geratu zirenetik sareetan dagoen haserrea eta kalean izan diren protestak gehituz gero, azkenak gaur bertan, ez du inor harritu mezuak izan duen zabalkundeak.

Sanferminetarako 15 egun falta diren honetan, Twitterreko erabiltzaileak ere oihartzuna ematen ari dira mezuari:

 

Proposamena gauzatuko den edo ez ikusteko dagoen honetan, 2018ko txupinazoaren protagonistak Motxila 21 musika taldeko kideak izango direla esan daiteke. Down Sindromearen Nafarroako Elkartearen ordezkariek jaurtiko dute suziria uztailaren 6an, 12:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista WhatsApp Sanferminak Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa