Gizartea -
Indarkeria matxista
Paueko sutean hildakoetako lau sevillarrak ziren
Ustezko erasotzailea frantziarra zen. Bihar hilotzei autopsiak egitea espero dute. Senideak gaur helduko dira Pauera, biktimak identifikatu eta aberriratzerako izapideak hastera.
agentziak | erredakzioa
Paueko (Frantzia) sutean atzo, asteartea, hildako bost pertsonetatik lau Sevillako probintziako herritarrak ziren. Sutea indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira eta bertan gizonezko frantziar bat -usteko erasotzailea-, bere bikotekidea, horren semea, aita eta aitaren bikotekidea hil ziren. Hiru Pilasekoak ziren, eta aitaren bikotekidea, Arahalekoa.
Hala baieztatu dute Pilaseko Udalak zabaldu duen ohar baten bidez. Hildakoak, J.M.R., 65 urtekoa; M.M.P., 36 urtekoa -lehenengoaren alaba-, eta emakumearen semea, 2 urtekoa.
65 urteko gizonaren bikotekidea Arahalekoa zen, aurretik Pilasekoa zela zabaldu bazen ere.
Poliziak horren neba bat topatu du, eta ahizpa bat Sevilla hiriburuan, biak joango dira gaur Pauera gainerako senideekin, gorpuak identifikatu eta aberriratzerako izapideak hastera.
Guztiek hegazkina hartu eta identifikazioa egin ondoren, ostegun goizean, autopsiak egingo dizkiete hildakoei.
Pilaseko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko 11:00etarako, hilketaren aurrean protesta egiteko, eta minutu bateko isilunea egingo dute bukaeran.
Bestalde, Arahaleko Udalak ere ekitaldi publikoa egingo du gaur, Corredera Plazan.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.