Gizartea -

MATXISMOA

'Txupitoak muxuen truke' eskaintzen dituen festa bat salatu dute Gasteizen

Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotziak azaldu duenez, diskoteka aldi baterako itxi dute, eta festa ez da ospatuko.

Festaren kartea. Argazkia: Facebook Pub Perseus Sentir Latino Vitoria
Festaren kartea. Argazkia: Facebook Pub Perseus Sentir Latino Vitoria
Festaren kartea. Argazkia: Facebook Pub Perseus Sentir Latino Vitoria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Txupitoak muxuen truke" eskaintzen dituen festa bat antolatu du Gasteizko diskoteka batek biharko, hilaren 18rako.

Gasteizko Irabazi taldeak ekitaldi hau salatu du. Irabaziren esanetan, Perseus izeneko dantzatokiaren festak "emakumearen irudia iraintzen du, objektu sexualak bihurtuz".

Irabaziko Oscar Fernandez zinegotziak Gasteizko Gorka Urtaran alkateari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die, diskoteka honen aurka jokatzeko "ekitaldi sexista hau ospa ez dadin". Gainera, lokal honen aurkako txosten zigortzaile bat egiteko eskatu dio.

Irabaziren adierazpenen ostean, Ingurumen eta Espazio Publikoaren zinegotziak, Iñaki Prusillak, diskoteka itxi dutela baieztatu du Zarataren Legea dela eta.

Gasteizeko Udalaren iturriek azaldu dutenez, dantzaleku honek hilabeteak daramatza “arazo asko” ematen; bai matxistak diren festengatik, baita zaraten arazoengatik ere.

Gainera, festa ez dela ospatuko aurreratu dute. Bestalde, Gasteizko Udala juridikoki aztertzen ari da ea Joko eta Ikuskizunen Legearen debekuak urratzen al zituen ekitaldi honek.

Lege horrek “emakumearenganako ekitaldi sexista, diskriminatzaileak eta erasotzaileak” debekatzen ditu.  30.000 euroko isunak edo hiru urtez lokala ixtearen isunak dira lege horren zigorrak.

Udalaren esanetan, “jasanezina” zen egoera hau. Dagoenekoz, hiru aldiz sigortu du lokal hau eta lau zigor espediente ditu zabalik, denak zaratagatik.

Antzeko festa gehiago

Ez da lehen aldia dantzaleku honek mota honetako ekitaldiak antolatzen dituena. Pasaden apirilean, esaterako, "minigonen festa" egitea debekatu zuen Gasteizko Udalak. Bertan, gona motzeta eta probokatzaileena eramaten zuten emakumeek, tragoa debalde lortzeko aukera zeukaten.

2017an, berriz, lokal berak emakumeen "ipurdi lehiaketa" bertan bera utzi behar izan zuen Emakunderen kritikengatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa