Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizen

21 urteko gazteak udaltzain bati eta gertatutakoaz jabetu zen herritar bati ere egin zien eraso. Ondorioz, atxilotu egin zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekideari eraso zion atzo Gasteizen, eta, ondorioz, udaltzainek atxilotu egin zuten. 21 urteko gizonak udaltzain bati eta gertatutakoa ikusi zuen herritar bati ere eraso zien.

Esan bezala, atzo jazo zen erasoa, 15:00ak inguruan. Ordu horretan, 092 telefono zenbakira deitu zuen herritar batek, eztabaida baten berri emateko. Deitzailearen arabera, gizon batek emakume bati eraso zion kalean bertan, Lakua-Arriaga auzoan.

Hala, Udaltzaingoaren patruilak bertaratuta, garrasika zebilen gizon gazte bat atxilotu zuen; izan ere, neska bat eta emakume bat atari batean inguratuta zituen. Udaltzainak gerturatu zirenean, erasotzaileak haietako baten gainera joan zen, eta eraso egin zion.

Gainera, hainbat lekukok argitu zutenaren arabera, hasieran indarrez hartu zuen gizonak bikotekidea, eta lurrera erori ziren biak. Hori ikusita, lekukoetako bat biktima defendatzera joan zen, eta erasotzaileak hainbat ukabilkada eman zizkion.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista