Gizartea -

Birziklatzea

Biodegradagarria eta konpostagarria den plastiko bat sortu dute

Hondakin begetalak erabilita sortzen dute: bertatik glukosa atera eta horrekin, plastikoaren antzeko substantzia bat sortzen duen mikroorganismo bat elikatzen dute.

Ehunka plastikozko botila, kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Ehunka plastikozko botila, kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Ehunka plastikozko botila, kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birziklagarria izateaz gain, itsasoan biodegradagarria den eta konposta sortzeko aukera ematen duen plastiko bat sortu du Logroñoko (Errioxa) CircularLab laborategiak.

Hondakin begetalak erabilita sortzen dute: bertatik glukosa atera, eta horrekin, plastikoaren antzeko substantzia bat sortzen duen mikroorganismo bat elikatzen dute.

Elikagaien industriak esnekien edo edarien ontziak produktu horrekin egin ditzake, eta erabili ostean, konposta egiteko balio du, eta itsasoan biodegradatzen da.

Jorge Garcia proiektu horretan lan egin duen ikertzailearen esanetan, hondakin begetalei atarramendua aterako zaie. Izan ere, 2023rako Europako hiri guztiek hondakin organikoen bilketa garatuta eduki beharko dute.

Garciak aitortu du plastiko berezi horrekin egindako ontziak garestiagoak direla, baina "ontziaren ziklo guztiari erreparatzen badiozu, konpentsatu egiten du", behin erabilita birzikla daitekeelako. Plastikozko ontzien gaineko zerga bat ezartzen bada, gainera, mereziko du.

Ecoembes (plastikozko ontzien birziklatzea kudeatzen duen erakundea) baitako laborategi horren arabera, plastiko horren behin betiko patenteak 2023rako egongo dira prest.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Ingurumena Larrialdi klimatikoa albisteak Birziklatzea