Gizartea -

Klima aldaketa

Ozeanoak urteko energia kontsumoa halako 1.000 berotu dira azken 150 urteetan

Giza jarduerek eragindako energia soberakinaren gehiena xurgatzen ari dira itsasoak, ikerketa baten arabera.

Itsasoek xurgatu dute gizakiak eragindako energia soberakin gehiena. Argazkia: Pixabay
Iceberg bat Antartikan.
Itsasoek xurgatu dute gizakiak eragindako energia soberakin gehiena. Argazkia: Pixabay

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berotze globalaren beste ebidentzia bat: gizakiak urtebetean kontsumitutako energia halako 1.000 berotu dira ozeanoak azken 150 urteetan, PNAS AEBko Zientzien Akademiaren aldizkari ezagunean kaleratutako txosten baten arabera.

Zientzialariek egindako kalkuluen arabera, 1871tik gaur egunera, ozeanoen tenperatura 436 x 1021 julio handitu da, hau da, munduko biztanleriak urtebetean egiten duen energia kontsumoa baino 1.000 bider gehiago.

Kalkuluok Samar Khatiwala irakasleak garatutako ikuspegi matematiko batekin egin dituzte, gizakiok sortutako gehiegizko energia ozeanoek xurgatu dutela frogatzeko helburuarekin.

Khatiwalaren esanetan, "ozeanoaren gainazalaren zati ezberdinak kolore ezberdinekin pintatuko bagenitu bezala jokatzen dugu: denboraren poderioz, koloreak zelan barreiatzen diren ikustean datza teknika. Gero, informazio hori egoera ezberdinak interpretatzeko erabiltzen dugu: adibidez, beroaren anomaliak edo gizakiak eragindako karbono anomaliak aztertzeko".

Zientzialariak azaldu duenez, "1870an Ozeano Atlantikoko iparraldean gertatu zen tenperatura anomaliak zeintzuk izan ziren jakiterik badugu, 2018an Ozeano Indikoaren berotzean zelan eragiten duen jakin ahalko dugu".

"Ozeanoen berotzea hobeto ezagutzeko tresna da ikerketa hau, baina lehen urratsa baino ez da. Garrantzitsua da ozeanoen zirkulazio aldaketak zerk eragiten dituen ulertzea, horrela, etorkizuneko berotzeak hobeto aurreikusiko ditugu, eta itsasoen mailaren igotzeari aurre egin ahalko diogu", azaldu du Laure Zanna ikertzaile taldearen buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Larrialdi klimatikoa 2024 Euskadiko kutsadura gaur